Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Zortzi udalerri batu dira eremu berdean dauden herrien zerrendara
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza dira, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan.
A. S. | EITB Media
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan, eremu berdera igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gainera, ez dago udalerririk eremu gorrian.
Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (70 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek ere. Agurain eremu laranjan dago, eta Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote.
Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (72 kasu 100.000 biztanleko). Ez dago udalerririk eremu gorrian, eta Ondarroa laranjaz dago margotuta.
Hori hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Lekeitio, Portugalete eta Sestao.
Berango, Bermeo, Galdakao, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla berdean daude, eta, gaurtik aurrera, baita Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza ere.
Gipuzkoa (76 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Usurbil eta Zumarraga eremu berdean daude, eta Andoain eta Oiartzun batu dira azken orduan.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.