Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

EAEko herri guzti-guztiak daude gorrian, eta intzidentzia metatua 2.976koa da guztira

Añana eta Munitibar ziren gaur arte berdez eusten zioten bakarrak. Araban 2.593 kasukoa da intzidentzia, Bizkaian 2.813 eta Gipuzkoan 3.298koa.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

O.P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Kutsatzeek goraka jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera.

Asteazkenean kutsatzeetan errekor berria erregistratu da, 11.712 kasu zenbatu dira eta azken 14 egunetan 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia 2.976 kasukoa da.

Gaur gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak gorriz margotuta daude. Añana eta Munitibar ziren gaur egun arte eremu latzenetik kanpo eusten zioten herri bakarrak, baina haietara ere iritsi dira kutsatzeak, eta, gutxi izan arren, kolorez aldatuarazi dituzten, biztanleria-dentsitate txikia medio.

Araban, intzidentzia metatua 2.593 kasukoa da, eta are handiagoa da Gasteizen, 2.668 kasu izan baitira 14 egunetan 100.000 biztanleko (1.910,22 kasu ziren, 27ko datuen arabera). Agurainen, Amurrion eta Laudion (5.000 biztanletik gorako hiru udalerrietan) 2.000 kasutik gorakoa da intzidentzia. Baina badira azken egunotan kutsatze ugari izan dituzten herri gehiago ere, Dulantzi, Aiara, Kanpezu, Iruña Oka edo Oionen, besteak beste. Añana ere gune kritikora pasatu da.

Bizkaian, intzidentzia igo egin da: astelehenean, 1.939,26 kasu izan ziren, eta gaur, 2.813 kasu 100.000 biztanleko. Munitibar ere gorriz margotuta dago. Bilbok 3.168 kasuko intzidentzia metatua du. Lekeition 4.000tik gorakoa da intzidentzia, eta 3.000tik gorakoa Abadiño, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Derio, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Ortuella, Sopela eta Zornotzan.

Gipuzkoa da lurralde zigortuena, eta 100.000 biztanleko 3.298 kasukoa da intzidentzia (astelehenean 2.305 ziren). Donostian 3.026koa da intzidentzia metatua (astelehenean baino 1.000 gehiago), izan ere, azken egunetan kasu kopuruak nabarmen egin du gora. Oñatin 7.595 kasukoa da intzidentzia metatua; Aretxabaletan 5000tik gorakoa eta hainbat herritan 4.000 kasu baino gehiagokoa: Arrasate, Azpeitia, Eskoriatza, Legazpi, Tolosa, Urretxu eta Villabona.

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn Gaubea gaur