Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria

100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

L. Z. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Intzidentzia metatuak behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera. Zehatz esanda, 6.235 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiek eremu latzenean jarraitzen dute, alegia, eremu gorrian. 

Araban, intzidentzia 5.981 kasukoa da (5.883 kasu ziren ostegunean), eta 5.000 biztanletik gora dituzten herri gehienetan, Agurainen salbu, 5.000 kasuren muga gainditu da, baita Gasteizen ere (6.282).

Bizkaian, osteguneko 6.843 kasuetatik 100.000 biztanleko 6.131 kasura jaitsi da intzidentzia metatua. Bilbok 6.166 kasuko intzidentzia du. Gainera, Gorlizek, Ortuellak, Trapagaranek eta Ugaok 5.000 kasuko intzidentziatik jaistea lortu dute.

Gipuzkoa da oraindik ere lurralde zigortuena. 6.327 kasukoa da gaur bertan (ostegunean 7.357 kasukoa zen). Donostiak 100.000 biztanleko 5.864 kasuko intzidentzia metatua du (6.585ekoa zen hilaren 13an). Ordizian (10.150 biztanle), 14 egunetan metatutako intzidentzia 7.825 kasukoa da (EAEn intzidentziarik altuena duen udalerria da). 

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn