Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak

Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

LUZIA ZUGADI LASA | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Astelehenean 1.000 kasuko intzidentzia gainditzen zuten arren, azken egunetako hobekuntzari esker, Arabak eta Bizkaiak langa hortik behera kokatzea lortu dute. Hain zuzen ere, 994 kasu ditu 100.000 biztanleko Arabak, eta 964ekoa Bizkaiak, covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen den semaforoaren azken datuen arabera. Bermeo da, bestalde, intzidentzia baxuena duen EAEko udalerria: 461 kasu.

Araban, egoerak hobera egiten jarraitzen du, 994 kasukoa baita intzidentzia metatua (1.362 kasukoa zen astelehenean). Herri handi guztiek dute 800 eta 1.300 kasu bitarteko intzidentzia. Gasteizek, adibidez, 1.023koa du; otsailaren 14an, 1.378 kasuko intzidentzia zeukan.

Bizkaian ere hobetu egin dira datuak, 1.826ko intzidentzia edukitzetik 964koa izatera pasatu baita. Herri nagusien artean Balmaseda da intzidentzia altuena duena; 1.649 kasukoa. Gainerakoek kutsatze gutxiago dituzte, eta aipatzekoa da Bermeok eutsi egin diola azken asteetako joerari. Izan ere, Bizkaiko kostaldeko udalerri horretan 461 kasukoa da intzidentzia; Euskal Autonomia Erkidego osotik baxuena. Bilboko agertokia nabarmen hobetu da, asteleheneko 1.740 kasuak atzean utzi, eta 964 kasutan baitago gaur-gaurkoz intzidentzia han.

Gipuzkoan, aldiz, hobekuntza ez da horren nabarmena izan. Intzidentzia metatua 1.515ean zegoen astelehenean; gaur, berriz, 1.125ean. Donostian ere, antzekoa izan da aldaketa: 1.548 kasutik 1.207ra jaitsi da. 

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Euskal hiriburuak Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn