Hauteskunde Orokorrak -
Kanpaina
PPk 'boto erabilgarria' eskatu die EAJren boto-emaileei
Ortuzarrek esan du EAJ dela boto-emaileen aukera bakarra; Madrilen talde indartsua izatearen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk; Alderdi Sozialistari bozkatzeko eskatu die Patxi Lopezek progresistei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJ
Aitor Esteban EAJren Bizkaiko zerrendaburuak esan du "garaia" dela Estatuko Segurtasun Indarren presentzia EAEn egokitzeko, Estatutuak dioenera egokitzeko, Segurtasun Indarren kopurua Espainiako Estatuko "altuena" delako bertan. Bestalde, Botere Judizialak ez duela Autonomia Estatutua "zuzen betetzen" salatu du.
Estebanek Bilboko Deustu auzoan egin ditu adierazpenok, Ertzaintzaren egoitzaren ondoan. Hautagai jeltzaleak esan du segurtasunarena gai "garrantzitsua" dela eta "alde bitasunean" oinarritzen dela, Espainiako Gobernua eta Jaurlaritza baitaude Segurtasun Batzordean.
Azpimarratu duenez, ez da "eskumen bat gehiago", "foru izaeratik datorren" eskumena delako. Azaldu duenez, "indarkeriaren garaian" oso garrantzitsua izan da, baina "hala izaten jarraitzen du".
Andoni Ortuzarren iritzian, datozen hauteskundeetan herritarrek ?haserreak eraginda? bozka dezatela nahi dute alderdi batzuek, ?baina buruarekin eta bihotzarekin eman behar da botoa eta apur bat pentsatuz gero, alternatiba bakarra EAJ dela ikusiko dute?.
EAJk Gasteizen egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Ortuzarrekin batera, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mikel Legarda Kongresurako Arabako zerrendaburua izan dira.
Ortuzarrek botoa nori emango dioten ?ondo pentsatzeko? eskatu die herritarrei. ?Guk ez diogu inoiz hutsik egin ez Arabari, ezta Euskadiri ere, herritarren interesekin %100ean identifikatzen garelako?, azpimarratu du.
Lehendakariak, berriz, ?nazio foral? kontzeptua erabili du berriro Euskal Autonomia Erkidegorako estatus politiko berria aldarrikatzerakoan. Horrez gain, gizartearen ?inplikazio aktiboa? eskatu du autogobernua defendatzeko.
EH Bildu
Oskar Matute EH Bilduren bozeramaileak "Espainiako Estatuko sistema politiko eta sozialaren alternatiba indartzeko" deia egin du abenduaren 20ko hauteskunde orokorrei begira, egungoak "hondoratu egiten gaituelako herri eta gizarte gisa".
Matutek Donostian egindako ekitaldi batean azaldu duenez, "euskal gizarteari egunerokoan eragiten gaituzten gaien inguruan erabakitzeko gaitasuna eman behar zaio".
"Zein gizarte, hezkuntza, osasun edo lan harreman sistema erabaki ahal izatea da alternatiba", azpimarratu du.
Iker Urbina EH Bilduren Arabako zerrendaburuak esan du koalizio soberanistak, Madrilen ordezkaritza ?sendoa? lortuz gero, ?Estatuan agertu diren arrakalak zulo handi bilakatzea? bermatuko duela.
EH Bilduk Gasteizen egin du arratsaldeko ekitaldi nagusia. Urbinarekin batera Miren Larrion Gasteizko udaletxeko zinegotzia izan da. ?Beldurraren politika, inposizioa, ukazioa eta mehatxua bultatzen duten eliteari traba egiten diogu, kontrakoa eskaintzen dugulako; beraz, oso garrantzitsua da Madrilen ordezkaritza indartsua izatea?, azpimarratu du Urbinak.
Euskal Herrian eragina duen edozein erabaki Euskal Herrian hartu behar dela adierazi du. ?Espainiako Gobernuak beste interes batzuk ditu, adibidez, horregatik itxi dute egunez Forondako aireportua?.
?Garoñari buruz, Arabar Errioxako izendapenari buruz edo hezkuntza erreformari buruz hemen erabaki nahi dugu. Hori ezin dute Madrilen erabaki. Eta horretarako hautestontziak EH Bilduren aldeko botoekin bete behar dira?, nabarmendu du.
Onintza Enbeita (EH Bildu): "Zenbakiak ikusi beharko dira Podemosekin elkarlana zehazteko"
PSE-EE
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Podemos-Ahal Dugu kritikatu du, "eskuinaren lagun onena delako ezkertiarrek ez agintzeko", eta azpimarratu du Pablo Iglesiasek PSOEren gobernua ez duela babestuko esateak agerian uzten duela "PPren alternatiba bakarra PSOEk hauteskundeak irabaztea" dela. "Abenduaren 20rako bi aukera bakarrik daude: Pedro Sanchezen gobernu zintzoa eta Rajoyren gobernu zikina", azaldu du.
Mendiak Gasteizen egindako ekitaldi batean adierazi duenez, "Rajoyk dagoeneko esan du Riverarekin ituna prestatzen ari dela gobernatzen jarraitzeko", eta kritikatu du Pablo Iglesias Podemosen buruak "PSOEren gobernua ez duela babestuko berretsi" izana.
Horregatik, "hauteskundeetarako hiru egun geratzen direnean, argi geratu da PPren alternatiba bakarra, Espainian aldaketa egiteko aukera bakarra, gobernu sozialista dela. Sozialistek hauteskundeak irabaztea da eskuindarrei mozteko aukera bakarra", gaineratu du.
Patxi Lopezek esan du Mariano Rajoy ?etxera bidaltzeko? modu bakarra dagoela: ?aurrerakoi guztiek Alderdi Sozialistari botoa ematea?.
PSE-EEk Bilbon egin du arratsaldeko ekitaldia, herritarrek euren eskaerak jarri dituzten ?borondateen zuhaitzaren? ondoan. Lopezekin batera Isabel Celaa Senaturako hautagaia izan da.
Lehendakari ohiak iritzian, ?Mariano Rajoyk kontrakoa sinestarazi nahi digun arren, herritarren gehiengoak badaki hazkunde ekonomikoaren onurak gutxi batzuen esku geratu direla. Betikoen eskutan, pribilegiatuen eta boteretsuen eskuetan, hain zuzen ere?.
?Hori da guk aldatu nahi duguna. Beraz, guk oso argi daukagu: gure etsaia eskuina da, murrizketen, pribatizazioen, kopagoen, zabor-kontratuen eta ustelkeriaren aurka gaudelako. Eta hori da, hain zuzen, Rajoyk lau urteotan ekarri diguna?, kritikatu du.
PP
Alfonso Alonso EAEko PPren buru eta Arabako hautagaiak ekitaldia egin du Borja Semper Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera, eta "boto erabilgarria" eskatu du, "bermeak" ematen dituen alderdi bakarra PP delakoan. "Arriskurik nahi ez duten eta hazkundean sinesten dutenen" botoa eskatu dute.
Osasun ministro ere badenak esan du "2016a oso urte ona" izan daitekeela, PPren Gobernuak dagoeneko "milioi erdi bat lanpostu sortu" dituelako, "hazten ari garelako eta aurrera ateratzen ari garelako", "nahiz eta batzuk egoera txarrean jarraitu". "Ezin dugu bide hori gelditu, ezin dugu atzera egin, arriskuak eta mehatxuak daude", ohartarazi du.
Horregatik, azpimarratu du igandean "egonkortasuna emango digun gehiengo soziala mobilizatu" beharra dagoela, "aurrera atera gaituen esfortzuari eusteko". "Moderazioan sinesten duten horiek PPren aldeko botoa ematea eskatzen dugu, beste une batzuetan EAJren aldeko apustua egin zuten horiek, egonkortasunaren alde egiten dutenek", adierazi du.
Ahal dugu
Nagua Alba Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du gainerako alderdiak ohartu direla Podemos ?egoerari buelta ematen? ari zaiola eta horregatik ikusten dutela ?mehatxu? moduan. ?Urduri daude, horregatik azken egunetan Podemosen aurka ari dira?, erantsi du.
Ahal Duguk Andoainen egin du ekitaldia, Albarekin batera Senaturako Gipuzkoako hautagai, Josetxo Arrieta, izan da. Ingurumena babesteko politikak aldarrikatu dituzte.
Eduardo Maura Ahal Duguren Bizkaiko zerrendaburuak uste du datozen hauteskundeen osteko itunak programa politikoen araberakoak izango direla. ?Ez dira eserleku banaketa soil batean oinarritako, orain arte gertatu den moduan?, erantsi du.
Ahal Duguk itsasontzi batean egin du arratsaldeko ekitaldia, Bilboko ibaian barrena. Maurarekin batera, Nagua Alba Gipuzkoako zerrendaburua eta Rosa Martinez Senaturako Bizkaiko hautagaia izan dira.
?Lehen aldiz demokrazian, hauteskundeen osteko mapa politikoa ezberdina izango dela ematen du, ezohiko kanpaina batean gaude eta badirudi ezohiko Parlamentua izango dugula Estatuan; horrek esanahi du itunak aurretiaz egitea ezinezkoa dela; uste dut ez direla orain arteko itun klasikoak errepikatuko?, azpimarratu du kazetarien galderei erantzunez.
Nafarroa
Nafarroako alderdi politikoen hauteskunde ekitaldi nagusiak: