2025eko Zierbena Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako Zierbenako ontziaren sailkapena

2025eko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Orioren garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Oriori jarritako zigorra tarteko, Zierbenak hamar ehunen ateratzen dizkiola hasiko du Igandeko erronka. Dani Perez entrenatzailearekin egon gara, eta historiako lehenengo Kontxa lortzeko ahal duten guztia egingio dutela adierazi digu.
Zierbenak egin du denborarik onena Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, Oriok baino 10 ehunen gutxiago, epaileek Gipuzkoako ontziari jarritako hiru segundoko zigorra kontuan izanda.
Orio izan da azkarrena uretan, baina hiru segundoko zigorra jarri diote epaileek, estropada hastear zegoela euren zodiaca behar ez zen tokian zegoelako, eta, ondorioz, Zierbena gailendu da lehen jardunaldian, 10 ehunenengatik izan bada ere.
Eusko Label Ligak kolore horia hartu zuen ia hasieratik, eta denboraldia biribiltzeko Kontxa eta azken bi estropadak falta direla, Oriok Liga eskuratu du matematikoki, Aresko Bandera bereganatuta. Iker Zabalaren kuadrillak Urdaibairen errekorra berdindu du.
Denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen Zierbenak Getarian. Garaipenak indarra eman die eta gogotsu daude bai asteburuan Galizian jokatuko diren estropadetarako, baita Kontxarako ere.
Zierbena gailendu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbenak irabazi du Getariako Ikurrina eta, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du ligan. Getaria izan da bigarrena, eta Orio liderra, berriz, hirugarrena.
Zierbenak estropada bikaina eginda irabazi du Getariako Ikurrina, eta, horrela, hirugarren bandera lortu du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroia pozarren agertu da garaipenarekin.
Gorka Aranberriren ontzia izan da azkarrena, 19:36ko denbora eginda. Zierbena 4 segundora iritsi da, Donostiarra 20ra eta Hondarribia 22ra.
Zierbenak denboraldiko bigarren garaipena bereganatu zuen Lekeition, eta biak ala biak aurkarien erreferentziarik gabe lortu ditu. Dani Perez entrenatzaileak EITB Mediari azaldu dio Zierbena zergatik dabilen hobeto erreferentziarik gabe.
Zierbena gailendu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Denborako bigarren bandera irabazi du Zierbenak, El Correo Ikurrina. Bigarren txanda jokatu du, bigarren zatian bakarrik gelditu eta erlojupeko murgildu dira, 20 minutu eta bost segunduko denborarekin amaituz.
Banderaz bandera joateko kontzentratuta dago Zierbena. Estropada biribila egin dute Lekeition, baita El Correo Ikurrina eraman ere. Taldeko Urdax Antepara arraunlariarekin izan gara.
Iker Zabalaren traineruak seigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Gainera, Zierbenaren estropada kaxkarraren ostean, are liderrago dira oriotarrak.
Joan den larunbatean Pasaiako Bandera irabazita, indartsu dago Zierbenako arraun taldea. Unax Antepara arraunlariak nola sentitzen diren azaldu du elkarrizketa honetan.
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako CMO-Valves Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbena izan da azkarrena Pasaiako badian jokatu den erlojuaren kontrako saioan, eta bere lehen bandera irabazi du Eusko Label Ligan. Aitor Lazkano patroiak zuzendutako ontziak sei segundo atera dizkio Orio liderrari.
Aitor Lazkano Zierbenako patroia pozarren agertu da klub bizkaitarrak bere historiako lehen bandera bereganatu duelako Eusko Label Ligan, Pasaiako uretan.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
00:12 - 01:20 |
AREA TXIKIA | Alaves-Reala euskal derbiari buruzko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
11:30 - 12:00 |
''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
12:00 - 14:00 |
PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 07 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
16:15 - 17:30 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
17:05 - 20:00 |
PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz | /eu/kirolak/zuzenean/ |
| 08 |
22:15 - 23:45 |
ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
|
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

