Reala
Realak 0-2 hartu zuen mendean Reus, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.
Realak Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du, Reusi 0-2 irabazita. Mikel Gotirekin, partidako lehen goleatzailearekin, egon gara partidua nola bizi izan duten jakiteko.
Realak Reusen aurka jokatuko du asteazken honetan, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Sergio Franciscok prentsaurrean hitz egin du neurketaren inguruan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Realeko entrenatzaileak igandean Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Nahia Aparicio Realeko jokalari tolosarra "Biba Zuek!" saioan izan da bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, berarentzat oso berezia izan zen bai Realera bai lehen taldera iristea. Oso pozik dago ligan 2. postuan daudelako eta Bartzelonaren aurkako partida irabazi zutelako.
Realak 3-1 irabazi dio Alhamari. Emma Ramirezek, Nerea Eizagirrek eta Edna Imadek sartu dituzte golak. Talde txuri-urdina indartsu dago, eta Europako postuetan egonkortzen ari da.
Realeko jokalariak Osasunaren aurka lortutako garaipenaz (1-3) hitz egin du, EA Sports Ligako 13. jardunaldiko derbian.
Osasunak eta Realak derbia jokatuko dute Sadarren, EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Goizetik bildu dira zaleak Iruñean, partidaren aurreko giroaz gozatzeko.
Realak Osasunaren aurka jokatuko du larunbat honetan. Igor Zubeldia eta Yangel Herrera, besteak beste, baja izango dira. Sergio Francisco entrenatzailearentzat lehen derbia izango da Sadarren, eta gogotsu agertu da.
Realeko erdilariak adierazi duenez, Donostiako taldea denboraldi honetan "gaizki hasi" den arren, klubaren helburua "Europara itzultzea" izan behar da, "dituen jokalariak" ikusita.
Bana amaitu da Realaren eta Athleticen arteko derbia Anoetan. Partida parekatua izan da. Zuri-gorriak aurreratu dira markagailuan, Agotek sartutako golari esker. Nerea Eizagirrek luzapenean lortu du berdinketa Realarentzat, penaltiz.
Realeko jokalariak F Moeve Ligako 11. jardunaldian Athleticen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du.
Talde txuri-urdina Ligako bigarren geldialdira nola iritsi den aztertu du Aitor Lopez Rekarte Realeko jokalari ohiak. Sergio Francisco entrenatzailearen lanean konfiantza izatea eskatu du arrasatearrak.
Nahia Aparicio Realeko jokalaria hedabideen aurrean izan da asteazken goizean, eta adierazi du derbi-asteak beti direla bereziak. Bolada onari eutsi nahi diote igande honetan Athleticen aurka jokatuko duten derbian.
Reala olatu aparretan dabil. Talde txuri-urdinak 2-3 irabazi dio Espanyoli Bartzelonan. Zazpigarren garaipena du, hamar jardunalditan, eta hirugarren postuari eutsi dio ligan.
Talde txuri-urdineko kapitainak 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, Realak puntu bat bereganatu du, azken unean, Elxi egindako bisitan.
Reala hiru garaipen jarraian lortzetik eta euskal derbia luzapenean irabaztetik dator, eta astea "jarrera positiboarekin" eta "energia ezberdinarekin" igaro da, Sergio Franciscok prentsaurrekoan onartu duenez.
Japoniarrak infiltratuta eta minarekin jokatu duela onartu du, baina beti taldeari "lagundu" nahi izan diola ziurtatu du. Realak Athleticen aurkako derbia irabazi zuen iragan jardunaldian, eta horrek "adorea eta indar handia" eman dio taldeari, Kubok erantsi duenez.
Realak 1-0 irabazi dio gaur Bartzelonari Zubietan, Edna Imadek penaltiz sartutako golari esker. Historian lehen aldiz garaitu du talde txuri-urdinak Barça. Alexia Putellas eta Aitana Bonmatiren taldeak 2025eko maiatzean galdu zuen azkenekoz ligan.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.




