Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Bizkaiko bost udalerri eta Gipuzkoako hiru eremu gorritik irten dira

Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Mungia, Portugalete, Ordizia, Villabona eta Zumaia gorritik laranjara igaro dira. Usurbilek, ordea, ez dio laranjari eutsi, eta eremu gorrira igaro da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

A. S | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Mungia eta Portugalete, Bizkaian, eta Ordizia, Villabona eta Zumaia, Gipuzkoan, eremu gorritik atera dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Usurbilen, ordea, egoerak okerrera egin du, eta eremu laranjatik gorrira igaro da.

Egoera pixkanaka hobetzen ari da EAEn. Azken orduetan 363 positibo berri zenbatu dituzte, aurreko egunean baino 177 gutxiago. Dena dela, gaixo larriak ugaritu egin dira ZIUetan.

Arabak (503 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Amurriok ere.

Agurainen egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da, Laudiorekin batera. Araban ez dago herririk eremu berdean ezta laranjan ere.

Bizkaia ere (445 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, Bilbo eta beste 16 herrirekin batera: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Markiña-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao eta Sopela.  

Balmaseda, Balmaseda, Barakaldo, Etxebarri, Galdakao eta Zornotza laranjan daude, eta azken orduetan Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Mungia eta Portugalete gehitu dira zerrendara.

Horian, bestalde, Abadiñok, Elorriok, Ermuak, Trapagaranek eta Zallak jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera baita Durangok eta Ortuellak ere.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoa (352 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorritik kanpo dago, baita Donostia hiriburua ere. Dena dela, oraindik 11 udalerrik jarraitzen dute zerrenda gorrian. Honako hauek dira: Pasaia, Azpeitia, Deba, Eibar, Irun, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun eta Urnieta. Gainera egoerak okerrera egin du Usurbilen eta eremu laranjara igaro da.

Laranjaz margotuta ageri dira Andoain, Aretxabaleta, Donostia,  Hondarribia, Lasarte-Oria, Oñati eta Zarautz, eta gaurtik aurrera, baita Ordizia, Villabona eta Zumaia ere, eremu latzena atzean utzi baitute.

Arrasatek, Astigarragak, Azkoitiak, Beasainek, Bergarak, Errenteriak, Hernanik, Lezok, Oriok, Urretxuk eta Zumarragak horiari eutsi diote, eta Elgoibar eta Tolosa batu zaie.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa