Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia-tasa metatuak gora egiten segitzen du bertan
Ondarroak eremu laranjara egin du salto, eta Urnieta eta Aretxabaleta horira pasatu dira, laranja atzean utzita. Elorrio eta Galdakao gune berdean daude, egoera hobetu baitute.
I. R. | EITB Media
Beste egun batez, Lekeitio da EAE osoan zonalde astinduenean dagoen udalerri bakarra, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Besteak beste, Ondarroak eremu laranjara egin du salto, eta Urnieta eta Aretxabaleta horira pasatu dira, gune laranja atzean utzita. Elorrio eta Galdakao ere zonalde berdean daude, egoera hobetu baitute.
Arabak (112 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriorek eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.
Bizkaian ere hori jarraitzen du semaforoak (137 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio bakarrik dago eremu gorrian.
Laranjan, berriz, Zalla dago, eta Ondarroa batu zaio eremu horretan.
Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza daude.
Ortuellak berdeari eutsi dio beste egun batez, eta gune "lasai" horretara egin dute salto Elorriok eta Galdakaok.
Gipuzkoa (145 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago, eta ez dago udalerririk eremu gorrian.
Elgoibarren eta Mutrikun laranjan dago semaforoa.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga. Aretxabaleta eta Urnieta gehitu zaie azken orduetan.
Villabonak eremu berdean jarraitzen du.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.