Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira
Basaurik eta Elorriok, ordea, ezin izan diote berdeari eutsi eta horira igaro dira.
A. S. | EITB Media
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira, eta Basauri eta Elorrio bertatik irten dira, okerrera egin ostean, Covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gainera, Lekeitiok eremu laranjatik horira egin du jauzi.
Araba da EAEn intzidentzia txikiena duen lurraldea (71 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek ere. Agurain eremu laranjan dago eta Laudiok eta Amurriok berdeari eutsi diote.
Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (79 kasu 100.000 biztanleko). Ez dago udalerririk eremu gorrian, eta Ondarroa laranja kolorez dago margotuta.
Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zornotza. Lekeitiok ere zerrendara egin du jauzi azken orduetan, intzidentzia hobetuta. Baina Basaurin eta Elorrion egoerak okerrera egin du eta berdetik horira pasa dira.
Berango, Galdakao, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Sestao, Trapagaran eta Zalla berdean daude, eta Bermeo, Getxo eta Sopela gehitu zaizkie azken orduetan.
Gipuzkoa (76 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago.
Horian, berriz, hauek daude: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oñati, Pasaia eta Zumarraga eremu berdean daude, eta, gaurtik aurrera, baita Orio eta Usurbil ere.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.