Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan

Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

L. Z. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da aurrerantzean, astelehen eta ostegunetan)

Intzidentzia metatuak behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) berriro ere, covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzeko erabiltzen duten semaforoaren arabera. Zehatz esanda, 4.289,56 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiek eremu latzenean jarraitzen dute, alegia, eremu gorrian. 

Araban, intzidentzia 4.636 kasukoa da (5.104 kasukoa zen ostegunean), eta 5.000 biztanletik gora dituzten herri guztiak 5.000 kasuko mugatik behera daude. Horien artean intzidentzia handiena Gasteizek dauka, 4.884 kasukoa baita.

Bizkaian, ostegunean 5.024 kasuko intzidentzia izatetik 4.003koa izatera jaitsi da. Bilbok 4.122 kasuko intzidentzia du. Gainera, badira 4.000 kasutik beherako intzidentzia duten udalerriak ere: Balmaseda, Bermeo (taxarik baxuena du, 2.820koa), Derio, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Mungia, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Ugao eta Trapagaran.

Gipuzkoa ez da orain lurralderik zigortuena, Arabak aurrea hartu baitio. 4.461 kasukoa da gaur intzidentzia (ostegunean 5.436 kasukoa zen). Donostiak 100.000 biztanleko 4.247 kasuko intzidentzia du (5.290koa zuen hilaren 20an). Gipuzkoan ere bada 4.000 kasuko intzidentziara iristen ez denik: Arrasate, Azpeitia, Lazkao, Oñati, Urnieta eta Zumaia.

Covid-19aren semaforoa Europar Batasunak (EB) onartutako kolore-maparen egokitzapena da, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa jasotzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Euskal hiriburuak Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn