Hauteskunde Orokorrak -

Kanpainaren 14. eguna

Forondako aireportua 24 orduz irekitzea bere lanaren emaitza dela esan du EAJk

"Deslokalizazioen" arriskuaz ohartarazi du EP. Casado eta Riverari "hiltzen gintuztenean" non zeuden galdetu die PSEk. Erreskatea itzultzea exijituko du EH Bilduk. Dieselaren zerga kritikatu du PPk.

EAJren ekitaldia Estarronan (Araba). Irudia: EiTB.
EAJren ekitaldia Estarronan (Araba).
EAJren ekitaldia Estarronan (Araba). Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juantxo Lopez de Uralde Diputatuen Kongresurako Elkarrekin Podemosen Arabako zerrendaburuak azpimarratu duenez, automobilgintza sektorearen arazoa ez dago dieselaren etorkizunaren inguruko ziurgabetasunean, baizik eta enpresen "deslokalizazioen" eta auto elektrikoen ekoizpenak Asiara ihes egitearen arriskuan.

Amurrion (Araba) egindako ekitaldi batean, Lopez de Uraldek deitoratu du, Alderdi Popularri erreferentzia eginez, automobilgintza sektoreari eragiten dioten arrisku potentzialez hitz egitean, "batzuek eztabaidaren erdigunea" dieselaren etorkizunaren inguruko ziurgabetasunak jarri nahi dituztela.

Hala ere, "arazoa" ez dela hori azpimarratu du, baizik eta enpresen "deslokalizazioaren" arriskua. Esan duenez, ezin da auto elektrikoen ekoizpena "Asiara joaten" utzi.

Espainiako eta EAEko gobernuek gai honen gainean duten estrategia "arduragabea eta oso arriskutsua" dela salatu du Equoko liderrak, "arazoa kontuan hartzen ez duelako".

Elkarrekin Podemosek berrindustrializazio plana aurkeztu du deslokalizazioa ekiditeko
Elkarrekin Podemosek berrindustrializazio plana aurkeztu du deslokalizazioa ekiditeko
Elkarrekin Podemosek berrindustrializazio plana aurkeztu du deslokalizazioa ekiditeko

1:04

Mikel Legarda Kongresurako EAJren Arabako zerrendaburua pozik agertu da Forondako aireportua berriz H24 izateagatik, eta penintsulako iparraldeko nazioarteko 'low cost' linea erregularren basea izateko lan egiteko konpromisoa hartu du, eta aireportuarekin lotutako enpresa parke baten proiektua garatu ahal izateko.

Eztarroan (Araba) egindako ekitaldi batean, Legardak eta Senaturako Arabako hautagai Almudena Otaolak nabarmendu dute Forondako aireportuak H24 berreskuratu duela, eta eguneko 24 orduak irekita egon ahal izango dela.

EAJren "lana" nabarmendu du Legardak, "Foronda berriz eguneko 24 orduak operatibo egoteko". "EAJk Madrilen egindako lanari esker lortu dugu. Talde parlamentario indartsua izan du, batuta, eta Araban eta arabarretan baino ez du pentsatu", esan du.

Hautagaiak azpimarratu duenez, EAJren helburua Araba "modernizatzea" da, eta defendatu du "ez dagoela garapenik ezta integrazio sozialik ezta herritarren bizi kalitaterik ere salgaiak eta pertsonen mugikortasuna ahalbidetuko duten azpiegituren oinarri sendo eta zabalik gabe".

EAJk dio merezi izan duela esfortzuak Foronda 24 ordu irekita egon dadin
EAJk dio merezi izan duela esfortzuak Foronda 24 ordu irekita egon dadin
EAJk dio merezi izan duela esfortzuak Foronda 24 ordu irekita egon dadin

0:51

Patxi Lopez Kongresurako PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburuak Pablo Casadori eta Albert Riverari galdetu die non zeuden ETAk militante sozialistak hiltzen zituenean.

"Eskuak odolez zikinduta ditugula esanda edo proetarrak deituta iraintzen gaituztenen artean inor ere ez da euskal sozialista baten mailakoa, ezta Jesus Egiguren mailakoa ere. Hiltzen gintuztenean, non zeuden? Euskadiko PP hemen zegoen, gurekin, eta badakit haiek ere sufritu zutena; iraintzen gaituztenez ari naiz, haiek inoiz ez nituen hemen ikusi askatasuna defendatzen", esan du Bilbon egindako ekitaldian.

Sozialisten hautagaiak esan duenez, "inoiz ez zen garbitasun politikoaren muga hainbeste igaro" PPk eta Ciudadanosek kanpaina honetan egin duten bezala. Beraz, "oposiziora bidaltzea" eskatu du, "eta, batzuei, etxera ere, iraintzeagatik, gezurrak esateagatik eta politika egiteko beharrezkoa den duintasuna ez izateagatik".

Sozialistek proiektu bat dutela esan du, baina "baita misio bat ere: ultraeskuin hau gelditu eta katakonbetara itzularazi", PPk eta Ciudadanosek soilik Voxen laguntzagatik gobernatu ahalko luketelako. "Hiruko gobernuak nahi duena argi eta garbi esaten du: demokraziako 40 urte hauek parentesia direla, eta fedegabea bota behar dela berriz, Mendebaldearen konkista espiritualari ekin behar zaiola, eta Espainia bat, handia eta askea eta zentralizatua".

Lopezek dio trifratxitoa zaborrera bidaltzeko PSEren alde bozkatu behar dela
Lopezek dio trifratxitoa zaborrera bidaltzeko PSEren alde bozkatu behar dela
Lopezek dio trifratxitoa zaborrera bidaltzeko PSEren alde bozkatu behar dela

0:49

Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak Gorteetan egingo duten lehenengo ekintza bankuen erreskatea itzultzeko exijitzea izateko konpromisoa hartu du, "bankak herritarrek utzi zizkioten 60.000 milioi euroak itzultzen baditu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ziurtatu ahalko da".

Bilboko Kale Nagusian egindako ekitaldi batean, Matutek kale horrek "herrialde honen aberastasun handiak eta bankuen erabakigune handiak biltzen dituela" esan du, baina "beren bizitzetan duintasuna eskatzeko aurten dozenaka milaka pertsona igaro diren agertokia ere izan da".

"Haientzat eta etorkizuneko belaunaldientzat bizi baldintza duinak eskatzeko Bilboko Kale Nagusia okupatu duten" pertsona eta talde guztien artean pentsionistak nabarmendu ditu Matutek. "Kale hau eta Euskal Herriko kaleak duintasunez bete dute, pentsio duinen aldeko aldarri bidezkoaz".

EH Bilduko hautagaiak deitoratu duenez, euskal pentsiodunek eta erretiratuek egin duten "pentsio dunen aldeko borrokak Espainiako gobernuaren errealitatearekin egin du topo; banku handientzako 60.600 milioi euroko erreskatea ezarri du, eta % 8 baino ez du berreskuratu", pentsiodunei "euren bizitzan duintasuna bermatu luketen igoerak ukatzen zaizkien" bitartean.

Madrilen euskal pentsidunen ahotsa izango dela esan du EH Bilduk
Madrilen euskal pentsidunen ahotsa izango dela esan du EH Bilduk
Madrilen euskal pentsidunen ahotsa izango dela esan du EH Bilduk

0:49

Javier Maroto Kongresurako PPren Arabako zerrendaburuak dieselaren gaineko zergak igotzeak automobilgintza sektorean enplegua mantentzeko ekarriko omen duen "arriskuaz" ohartarazi du berriz.

Gasteizko Mercedeseko fabrikaren aurrean egindako ekitaldi batean, dieselaren gaineko zerga igotzearen aurka agertu da berriz Maroto.

Popularren hautagaiak fiskalitatearen igoerak "automobilgintza sektorean lan egiten duten 20.000 familia arabarren" lana "arriskuan" jarriko omen du.

Mota horretako neurri bat "arabarren interes ekonomikoen kontra atentatua" da Marotorentzat. Gainera, gai hori, antza, "Mercedeseko langileei eta Alderdi Popularrari baino ez zaie interesatzen".

Sanchezen dieselari erasoa arabarren kontrako atentatutzat jo du Javier Marotok
Sanchezen dieselari erasoa arabarren kontrako atentatutzat jo du Javier Marotok
Sanchezen dieselari erasoa arabarren kontrako atentatutzat jo du Javier Marotok

0:51
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak