Golak 2025

1 / 30 Hurrengoa
Pontevedra-Eibar Errege Kopako norgehiagokaren laburpena (0-3)

Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak. 

Errege Kopako Ebro vs Osasuna kanporaketako laburpena eta golak (3-5)

Osasunak Ebro kanporatu du, txapelketako bigarren kanporaketan, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Raul Garcia de Harok bi gol sartu ditu, eta Moi Gomezek, Sheraldo Beckerrek eta Victor Muñozek, bana. 

La Florida futbol-zelaian jokatutako Portugalete-Alaves (0-3) Errege Kopako partidaren laburpena

Alavesek Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketarako txartela lortu du. Portugaletek, harmailak bete dituzten etxeko zaleen bultzadarekin, gasteiztarrei aurre egin die, baina ez da nahikoa izan. Eduardo Coudet entrenatzaile argentinarrak urte bat bete du gaur arabarren aulkian.

Sansek galdu egin du Mirandesen aurka, bat gutxiagorekin jokatuta (1-0)

Sansek galdu egin du Mirandesen aurka, bat gutxiagorekin jokatuta (1-0)

Talde txuri-urdina jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian, epaileak Kita kanporatu duelako, eta ondoren sartu du Mirandesek garaipenerako gola. Peru Rodriguezek berdinketa lortu du azken minutuan, baina baliorik gabe utzi dute, jokoz kanpoko zegoelako.
Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)

Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)

Armaginak ez dira Racingen mailan aritzeko gai izan, eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute.
Realak porrota jaso du Vila-realen aurka neurketako azken minutuan (2-3)

Realak porrota jaso du Vila-realen aurka neurketako azken minutuan (2-3)

Bukaera estu baino estuagoan, 0-2ko markagailua irauli ondoren, talde txuri-urdinak urpekari horiaren aurka galdu egin du 95. minutuan.
Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Levante menderatuta, Athleticek garaipena lortu du etxetik kanpo hiru hilabete geroago (0-2)

Talde zuri-gorria bikain aritu da lehen zatian, eta garaipena bideratuta utzi du Robert Navarrok eta Nico Williamsek sartutako golei esker.
Alavesek porrot egin du Bartzelonan, irabazten hasi bada ere (3-1)

Alavesek porrot egin du Bartzelonan, irabazten hasi bada ere (3-1)

Pablo Ibañezek lehen minutua bete baino lehen sartu du gola Alavesentzat. Alabaina, Hansi Flicken taldeak emaitza irauli du, Lamine Yamalek eta Dani Olmok sartutako golei esker.
Osasunak puntu bat berreskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)

Osasunak puntu bat berreskuratu du Mallorcan neurketaren amaieran (2-2)

Boyomok 92. minutuan egindako golari esker puntu bat urratu dute gorritxoek Mallorcan (2-2), eta aldapan gora jarrai zaion partida bati buelta emateko gaitasuna izan du Alessio Lisciren taldeak, etxekoek bi goleko aldea izan baitute bigarren zatiaren hasieran.
Eibar ez da aurkari izan Real Madrilentzat (3-0)

Eibarrek 3-0 galdu du Real Madrilen etxean F Moeve Ligako 12. jardunaldian. Azkar hasi dira armaginak galtzen eta, aldeko pare bat aukera izan arren, madrildarrak izan dira nagusi.

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Realak arazorik gabe menderatu du Alhama (3-1)

Realak 3-1 irabazi dio Alhamari. Emma Ramirezek, Nerea Eizagirrek eta Edna Imadek sartu dituzte golak. Talde txuri-urdina indartsu dago, eta Europako postuetan egonkortzen ari da.

Eibarrek Zaragoza azken sailkatuaren aurka galdu du Ipuruan (1-2)

Eibarrek Zaragoza azken sailkatuaren aurka galdu du Ipuruan (1-2)

Armaginak aurreratu dira markagailuan, Peru Nolaskoainek sartutako golari esker, baina Zaragozak emaitza irauli du, 27. minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu bada ere.
Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak derbia irauli du Osasuna mendean hartzeko (1-3)

Realak bost partida daramatza galdu gabe, eta Osasunak, berriz, beste horrenbeste irabazi gabe, eta sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen du.
Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Athleticek ez du zapuztu Barçaren itzulera Spotify Camp Noura (4-0)

Hansi Flicken taldea nagusi izan da, eta Athleticek ez du esperotako maila eman. Lewandowski, Fermin eta Ferran Torres (2) izan dira golegileak. Bigarren zatian, epaileak Oihan Sancet kanporatu du, Fermini falta gogorra egin eta gero.
Athleticen gol-festa Granadan, Ane Azkonaren eskutik (1-5)

Athleticek 1-5 irabazi dio Granadari etxetik kanpo, eta bolada onean dela berretsi du. Ane Azkonak partida bikaina egin du eta hiru gol sartu ditu. Ligan gaizki hasi ziren zuri-gorriak, baina azken hiru jardunaldietan gora egin dute, eta berdinketa bat eta bi garaipen lortu dituzte horrela.

Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)

Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)

Chacho Coudeten taldearen bigarren porrota izan da Mendizorrotzan. Iago Aspas Vigoko kapitainak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)

Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)

Talde armaginak Molinonen eten nahi zuen etxetik kanpoko bolada txarra, baina 1-1eko emaitzarekin konformatu behar izan du. Partidako golegileak Jose Corpas (Eibar) eta Jonathan Dubasin (Sporting) izan dira, azken hori penaltiz.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Realak luzapenean berdindu du Athleticen aurka galduta zuen partida (1-1)

Bana amaitu da Realaren eta Athleticen arteko derbia Anoetan. Partida parekatua izan da. Zuri-gorriak aurreratu dira markagailuan, Agotek sartutako golari esker. Nerea Eizagirrek luzapenean lortu du berdinketa Realarentzat, penaltiz.

Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidako golak

Euskal Selekzioak 3-0 garaitu du Palestina San Mamesen jokatutako lagunartekoan. Ikusi hemen Elgezabalen, Guruzetaren eta Izetaren golak.

2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Realak Espanyol garaitu du etxetik kanpo (2-3)

Reala olatu aparretan dabil. Talde txuri-urdinak 2-3 irabazi dio Espanyoli Bartzelonan. Zazpigarren garaipena du, hamar jardunalditan, eta hirugarren postuari eutsi dio ligan.

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek amaiera eman dio Athleticen bolada txarrari (1-0)

Nico Williamsek sartutako gol ikusgarri bati esker irabazi du talde zuri-gorriak. VAReko epaileak baliorik gabe utzi du Colombattok Oviedorentzat egindako gola. Selton gazteak debuta egin du San Mamesen.
Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu du Eibarren aurkako derbian (2-0)

Athletic 2-0 gailendu zaio Eibarri Lezaman jokatu duten derbian. Ane Campos Eibar taldeko jokalari ohiak sartu du lehen gola, eta Ane Azkonak egin du bigarrena. Horrenbestez, talde zuri-gorriak denboraldiko lehen garaipena lortu du F Moeve Ligan, armaginen kaltetan.

Osasuna jaitsiera postuetatik gertuago Sevillan galdu eta gero (1-0)

Osasuna jaitsiera postuetatik gertuago Sevillan galdu eta gero (1-0)

Ruben Vargasek penaltiz sartu du Sevillari garaipena eman dion gola, eta gorritxoak sailkapenean gero eta okerrago daude.
Eibarrek penaltiei esker garaitu du Albacete (3-2)

Eibarrek penaltiei esker garaitu du Albacete (3-2)

Talde armaginak garaipena behar zuen, eta birritan irauli behar izan du markagailua, baina gaur hiru puntuak etxean geratu dira.
Sansek luzapenean lortu du garaipena, penaltiz (2-1)

Sansek luzapenean lortu du garaipena, penaltiz (2-1)

Dani Diazek sartu du garaipenaren gola, 97. minutuan, penaltiz, eta Sanse jaitsiera postuetatik atera da horrela. Leganes jokalari bat gutxiagorekin aritu da azken txanpan, Melerok bi minutuan bi txartel hori ikusi eta gero.
Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)

Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)

Lehen zatian, Michelen taldea izan da nagusi, eta 1-0ekoa egin du, Tsygankoven burukada batekin. Bigarren zatian, berriz, talde babazorroak berdinketa lortzeko abaguneak izan ditu, baina ez du saririk lortu.
Azken unean berdinketa lortu du Realak Elxeren aurka (1-1)

Azken unean berdinketa lortu du Realak Elxeren aurka (1-1)

Mikel Oyarzabalek 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, talde txuri-urdinak urrezko puntua lortu du Elxen.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak

EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak

Hypermotion Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Realak balentria egin du, Bartzelona ahalguztiduna lehen aldiz menderatuta (1-0)

Realak 1-0 irabazi dio gaur Bartzelonari Zubietan, Edna Imadek penaltiz sartutako golari esker. Historian lehen aldiz garaitu du talde txuri-urdinak Barça. Alexia Putellas eta Aitana Bonmatiren taldeak 2025eko maiatzean galdu zuen azkenekoz ligan.

Alavesek joko ona erakutsi du Espanyol mendean hartzeko (2-1)

Alavesek joko ona erakutsi du Espanyol mendean hartzeko (2-1)

Denis Suarezek eta Lucas Boyek sartu dituzte babazorroei garaipena eman dieten golak.
Athletic, nahi eta ezin (0-0)

Athleticek hutsean berdindu du Logroñoren aurka Lezaman jokatu duen partida. Liga hasi zenetik talde zuri-gorriak ez du garaipenik lortu, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago.

Eibarrek porrot egin du Almerian, eta sei jardunaldi pilatu ditu irabazi gabe (3-1)

Eibarrek porrot egin du Almerian, eta sei jardunaldi pilatu ditu irabazi gabe (3-1)

Lehen zati kaskarrean jaso ditu hiru golak, eta horrek erabakita utzi du talde armaginaren partida.
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Ipuruan, Deportivoren kontura (1-0)

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Ipuruan, Deportivo aurkari zuzenaren aurka. Sara Martinek sartu du armaginen gola. Gaurkoa denboraldi honetan etxean lortu duten lehen garaipena da.

Realak mendean hartu du Athletic derbi frenetikoan (3-2)

Realak mendean hartu du Athletic derbi frenetikoan (3-2)

Braisek eta Guedesek bi aldiz aurreratu dute talde txuri-urdina, baina Guruzetak eta Navarrok markagailua berdindu dute. Gorrotxategik sartu du garaipenaren gola.
1 / 30 Hurrengoa