Mundua

GAZA, ERASOPEAN

  • Benjamin Netanyahu artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Benjamin Netanyahu artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Netanyahuk ohartarazi du ez duela planarekin aurrera egingo Hamasek zer bahitu askatuko dituen esaten ez badu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bestalde, Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroaren Botere Judua alderdiko hiru ministroek dimisioa aurkeztuko dute igandean, eta Israelgo Gobernua utziko dute Hamasekin lortutako su-eten akordioaren aurka protesta egiteko.

Politika

MILITANTZIARI GUTUNA

  • EBBren buru Andoni Ortuzar

    EBBren buru Andoni Ortuzar. EFEren artxiboko argazkia

Ortuzarrek militantziari jakinarazi dio EBBko buru izaten jarraitzeko prest dagoela

EITB MEDIA

"Alderdi honen esanetara nago. Afiliatuek nahi duten tokian egongo naiz. Zuena da, beraz, erabakia. Erabakitakoa ondo egongo da. Parte hartzea soilik eskatzen dizuet", esan du.

Politika

Soslaia

Andoni Ortuzar: laugarren agintaldirako prest legokeen EAJren arkitektoa aro garaikidean

EITB Media

Gaitasun estrategikoa aitortu diote, baina figura nabarmena izan da alderdiaren garapenean. Horren lidergoa funtsezkoa izan da euskal politika garaikidean, eta negoziazio eta kudeaketa instituzionalean nabarmendu da. EBBren buruzagitzan jarraituko du, militantziak hala erabakitzen badu.

Gizartea

Istripua Astunen

Bi zauritu larri eta bi arin izan dira Astungo eski-estazioan teleaulki batek izandako istripuan

EITB MEDIA

18 urteko bi neska dira larri zauritutako biak. Hala ere, larrialdia ez da lehen unean zirudien bezain larria izan, eta ondo kontrolatu dute. Estazioa itxi dute, eta anbulantziek eta helikopteroek zauritu gehienak ebakuatu dituzte, berrogei inguru.

Gizartea

Istripua Astunen

Aragoiko Gobernua eta Astungo eski-estazioa istripuaren arrazoiak ezagutzeko zain daude. Txosten teknikoen zain, zaurituak erreskatatzeko eta lekualdatzeko protokoloek ongi funtzionatu dutela eta larrialdi-zerbitzuek "lan aparta" egin dutela azpimarratu dute.

3:14

ASTUNGO ISTRIPUAREN LEKUKOAK

''Jendea teleaulkitik behera erori da, indarrez eta altuera handitik''

EITB MEDIA

Lagunekin eskiatzen harrapatu du Andoni Amadoz Euskadi Irratiko kazetaria Astungo eski-estazioan izandako istripuak. Horren esanetan, jendea "hegan egiten atera da teleaulkitik".

MEMORIA HISTORIKOA

Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazio jendetsua, Iruñean

EITB MEDIA

Elkarte memorialistek deituta bildu direnek monumentua botatzeko eskatu diete Udalari eta Gobernuari. Francoren heriotzaren 50. urteurrenean, zabaldu daitekeen mezu antifrankistarik onena dela esan dute eta eraikina eraldatzea adostu duten PSN, EH Bildu eta Geroa Bairi atzera egiteko eskatu diete.

Mundua

AEB

  • Etxe Zuria

    Etxe Zuria. Artxiboko argazkia: EFE

Hilketak, hotzeri hilgarriak, dimisioak eta AEBko presidenteak zipriztindu dituzten hamaika pasadizo

EITB MEDIA

AEBn jaiotakoak soilik izan daitezke Presidentetzarako hautagai. Ezinbestekoa da, halaber, herrialdean gutxienez 14 urtez bizitzea eta 35 urte beteta edukitzea. AEBko historian ez da inoiz emakumezko presidenterik izan.

Ekonomia

INDUSTRIA

  • Talgo konpainiaren fatxada. Argazkia: EFE

    Talgo konpainiaren fatxada. Argazkia: EFE

Talgo bereganatzeko lehiara batu da Indiako konpainia bat

EITB MEDIA

Sidenor euskal konpainiak Talgoren akziodunen artean sartu nahi du, baina operazioa zailtzen ari zaio, jada bi "aurkari" baititu.

Ekonomia

BSH-REN ITXIERA

  • Langileen elkarretaratzea, hilaren 10ean, BSHren atarian. EFE.

    Langileen elkarretaratzea, hilaren 10ean, BSHren atarian. EFE.

BSHko beharginek lantegiaren etorkizunari buruzko lantaldearen "berririk gabe" jarraitzen dute

Agentziak | EITB Medida

"Jendea adoregabe dago, atsekabetuta eta motibazio faltan", Langile Batzordearen arabera. Joan den astean iragarritako lantaldearen bilerarako data noiz jarriko zain jarraitzen dute; enpresako, Nafarroako Gobernuko eta Espainiako Gobernuko kideak izango dira mahai horretan.

albisteak

- MANIFESTAZIOA BILBON

Pentsiodunek mobilizatzen jarraituko dute pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte

EITB MEDIA

Mobilizatzen hasi zirela zazpi urte igaro direnean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du Bilbon. Orain arte lortutakoa aldarrikatzeaz gain, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea lortzeko sinadura bilketa hasi dutela gogoratzeko baliatu dute mobilizazio.

Politika

Bizkaia

  • Udaltzain bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

    Udaltzain bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Etxebarriko alkatea eta alkate ohia ikertzen ari dira 'gezurrezko polizia'ren kasuagatik

agentziak | eitb media

La Voz del Pueblo talde independentekoak dira biak, eta taldeak adierazi du "erabat ezustean" harrapatu dituela neurriak, alkateek kontratazio prozesuak "berretsi" besterik ez dutelako egin.

Gizartea

Oporrak Bakean

  • Argazkia: Oporrak Bakean

    Argazkia: Oporrak Bakean

4.500 adingabe saharar hartu ditu Euskadik azken 15 urteetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Euskadin egiten zaien harrerak saharar adingabeen osasunarentzat duen "garrantzi ukaezina" nabarmendu du Oporrak Bakean ekimen solidarioak, eta udako oporraldian haiei egonaldia eskaintzera dei egin die euskal familiei.

Gizartea

Nafarroa

  • Gas leherketak kaltetutako etxebizitzen irudia. Argazkia: EFE

    Gas leherketak kaltetutako etxebizitzen irudia. Argazkia: EFE

Noaingo gas-leherketan zauritutakoetako hiruk ospitaleratuta jarraitzen dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hirurak egonkor daude, eta hobera egiten ari dira. Horietako bi gela arruntetan daude ospitaleratuta, eta hirugarrena, berriz, Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren astelehenean izandako gas leherketan, horietako bi larri.

Gizartea

VALENTZIA

  • Istripuaren lekura bertaratutako larrialdi-zerbitzuak. Argazkia: EFE

    Istripuaren lekura bertaratutako larrialdi-zerbitzuak. Argazkia: EFE

Hildako bat eta zauritu bat Benetusserren, goialdeko depresioak astindutako garaje bat garbitzen ari zirela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Urri amaierako uholdeek eragindako kalteak garbitzen ari zirela hildako bigarren langilea da gaurkoa. Azaroaren 24an, 51 urteko gizonezko bat hil zen Massanassako Luis Vives ikastetxean, atariko sabaiaren zati bat gainera erorita.

1:41

MARRAZKI BIZIDUN HISTORIKOAK

Dragoi Bolaren ''maratoia'' egin dute EITBren Bilboko egoitzan, Makusin ikusgai jarri dela ospatzeko

LEIRE ELUSTONDO | EITB MEDIA

EITBra itzuli da "Dragoi Bola" serie mitikoa. Urtarrilaren 18tik aurrera ikusgai dira Makusi plataforman eta 24tik aurrera Primeranen ere egongo dira. Itzulera ospatzeko bost orduko serie maratoia egin dute larunbat honetan EITBren Bilboko egoitzan, atal horiek pantaila erraldoi batean ikusiz.

EITB TALDEA

San Sebastian eguna

0:25

Donostiako eta Azpeitiko danborradak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Igande eta asteleheneko ekitaldi nagusiak EITBko hedabide eta euskarrietan jarraitzeko aukera izango da, baita portuan jarriko den pantaila erraldoian ere, EITBren eta Donostiako Udalaren arteko akordioari esker.

kultura

- Artea

1:24

Ikusi nolakoak izango diren Guggenheimeko 2025eko erakusketak

Bilboko museoak aurten hartuko dituen erakusketen aurkezpena egin du. Hona ikusgai jarriko dituzten artelanen lagin txiki bat: Tarsila do Amaral, Budapesteko paper gaineko maisulanak, Refik Anadol, Barbara Kruger...

1:54

Erakusketa

Gipuzkoako historiaren azken mila urteak errepasatzen ditu erakusketa batek Donostiako San Telmo Museoan

Erakusketa 1025. urtetik gaur egunera arteko bidaia gisa planteatzen da, non Gipuzkoa "mugape geografiko lausoa izatetik entitate juridikoa eta gaur egun arte iraun duten gobernu-erakunde propioak dituen lurraldea izatera" igaro den.