Eibar
Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak.
Eibarrek 3-0 galdu du Real Madrilen etxean F Moeve Ligako 12. jardunaldian. Azkar hasi dira armaginak galtzen eta, aldeko pare bat aukera izan arren, madrildarrak izan dira nagusi.
Athletic 2-0 gailendu zaio Eibarri Lezaman jokatu duten derbian. Ane Campos Eibar taldeko jokalari ohiak sartu du lehen gola, eta Ane Azkonak egin du bigarrena. Horrenbestez, talde zuri-gorriak denboraldiko lehen garaipena lortu du F Moeve Ligan, armaginen kaltetan.
Mireia Masegur Eibarko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du asteburuan Athleticen kontra jokatuko duten derbiaz. Horrez gain, taldea nola dagoen azaldu du.
Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Ipuruan, Deportivo aurkari zuzenaren aurka. Sara Martinek sartu du armaginen gola. Gaurkoa denboraldi honetan etxean lortu duten lehen garaipena da.
Eibarrek Errege Kopako lehen kanporaketan lortu du sailkapena, Luis de la Fuente Haroko futbol-zelaian, Naxarari 2-4 irabazita.
Eibarrek ondo eutsi dio Realari lehen zatian, baina Edna Imadek partida erabakita utzi du atsedenaldiaren ostean, bi gol sartuta. Hirugarrena Lavogezek egin du, neurketaren azken minutuan.
Igandean, Ipuruan, Moeve F Ligan, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 12:00etatik aurrera. Ane Etxezarreta Eibarko jokalari eta Realeko futbolari ohiak derbia izan du hizpide.
Denboraldiko partidarik biribilena egin dute armaginek Kanaria aldean, eta Carmen Alvarezek 86. minutuan egindako golari esker eskuratu dituzte hiru puntuak.
Eibarrek ezin izan dio aurre egin Bartzelona liderrari eta 0-4 galdu du F Moeve Ligako 6. jardunaldian.
Eibarrek Bartzelonaren kontra jokatuko du asteburuan, Ipuruan, F Moeve Ligaren bosgarren jardunaldian. Erronka nola ikusten duen azaldu du Arene Altonaga kapitainak.
Eibarrek 0-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Clementek sartu du partidako gol bakarra lehen zatian, armaginei denboraldiko lehen garaipena emateko.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

